Aratuste-domekako bazkarirako txartelak zapatuan salgai

Mirari Altube Arrese 2017ko urtarrilaren 25a

09:00etan zabalduko dute Arkupeko atea txartelak erosteko zapatuan, urtarrilaren 28an. Kuadrillaka eman behar da izena azken urteotan lez; 17 euro ordainduko dute helduek eta 13 euro umeek.

Bazkaria, azken urteetan legez, Ibarra kiroldegian izango da eta 600 bat lagunendako egongo da lekua.

Bestetik, mozorroak gertatzeko Azbeko lokaleko giltza ere eska daiteke Arkupen.

Aratusteak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa oraindik abian dago; aurkezteko epea bukatuko da hilaren 31n.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak