Mozorroak gertatzen has daitezke kuadrillak Azben

Mirari Altube Arrese 2017ko urt. 20a, 09:38
Azbe lantegia zena.

Otsailaren 26an iritsiko dira Aratusteak, baina aretxabaletar asko dagoeneko hasi da jaiok gertatzen. Azbeko lokaleko giltzak gaurtik eska daitezke Arkupen, eta aurten garajeetatik sartuko dira kuadrillak.

Mozorroak gertatzeko lokala utziko du Udalak beste behin. Azbe lantegia zena erabili ahal izango dute herritarrek baina aurten beste ate batetik sartuta; biribilgune alboan dauden garajeetatik, hain zuzen ere.

Giltza gaurtik aurrera eska daiteke Arkupeko harreran, eta horretarako zehaztutako arauak bete beharko dituzte kuadrillek, baita 20 euroko fidantza jarri ere.

Hona hemen Kultura Sailak jarritako arauak:

  1. Talde bakoitzak arduradun bat izango du, eta harena izango da taldeko kideek egiten dutenaren erantzukizuna.
  2. Izena ematerakoan 20 euroko fidantza ipiniko du, eta lokala jaso ondoren, giltzak bueltatzerakoan, itzuliko zaio.
  3. Arduradunari giltza bat emango zaio, guztiz debekatuta dago kopiak ateratzea. Aurretik bere datuak utziko ditu (ENA eta telefonoa) eta dokumentua sinatuko du.
  4. Talde bakoitzak bere tresnak eta materiala eramango ditu, beste batzuena erabiltzeko baimena eskatuz.
  5. Adin txikikoen ardura nagusiren baten gain egongo da, beraz, lokala erabiltzen hasi aurretik datuak eta telefono zenbakia emango ditu dokumentu bat sinatuz. Honetaz gain beraien gurasoak jakinaren gainean jarriko dituzte.
  6. Adin txikikoak lokalean dauden bitartean arduradun hori ere han egon beharko da.
  7. Eguna amaitzen denean talde bakoitzak bere ingurua garbi eta ordenan utziko du, eta lokaletik azkena irteten denak argia itzali eta atea itxiko du.
  8. Iluntzeko 21:00etan lokala itxi egingo da,eta gauez ezingo da erabili.
  9. Martxoaren 6a baino lehen dena jasota utzi beharko da eta egun horretan giltzak bueltatuko dira Arkupe kultur etxean.
  10. Lokalean istripuren bat egongo balitz kaltetua izango da arduraduna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak