Aretxabaletako Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko urt. 14a, 10:12

Kartelak urtarrilaren 31a baino lehen entregatu beharko dira Arkupe Kultur Etxean. Epaimahaiaren erabakia berriz, otsailaren 6 jakinaraziko da eta irabazleak 200 euroko saria jasoko du.

Aretxabaletako Udaleko Kultura Sailak ondorengo oinarriak ezarri ditu lehiaketan parte hartzeko:

  1. Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.
  2. Teknika librea izango da.
  3. Kartelaren digitalean eta DINA 3n aurkez daiteke.
  4. Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du: ARATUSTEAK ARETXABALETA 2017
  5. Irabazleak 200 euroko saria jasoko du.
  6. Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko da.
  7. Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia, aurkeztuko dira.
  8. Kartelak urtarrilaren 31a baino lehen entregatu behar dira Arkupe Kultur Etxean.
  9. Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.
  10. Epaimahaiaren erabakia, otsailaren 6an jakinaraziko da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak