"Bilduren alternatiba" gisa aurkeztu du bere lantaldea Unai Elkorok; "gardentasunez, hurbiltasunez eta zintzotasunez" jokatuta, "denondako Aretxabaleta" egiteko gertu dagoena eta gazteak eta esperientziadunak uztartzen dituena.
Azpimarratu du azken hilabeteotan herriko "eragile askorekin" batzartu direla eta herritarrengandik hurbil egon eta "komunikazio ona" eduki gura dutela.
Programaren hiru puntu nagusien gainean, honako hau esan du: "Lehenengo gaia ekonomia eta enplegua izango da, eta ekonomia arloko eragileekin gertutik jardungo dugu". Arreta handiena emango dioten bigarren gaia "gobernantza eta kudeaketarako eredu berria" izango da. Eta hirugarren gaian, zabor bilketa sisteman, "herritarrei hitza emango" dietela eta "gehiengoak nahi duena errespetatuko" dutela agindu du.
Bukatzeko, Bilduk azken lau urteotan egin duen gobernuaren balorazioa egin du: "kudeaketarako ezgaitasuna eta ekimen eza" kritikatu ditu, eta baita "inposaketa" eta "ados jartzeko borondate eza" ere.
Joseba Egibarrek, bere aldetik, "eskerrak" eman dizkie denei "herrigintzan jarduteko prest" egoteaatik, eta azpimarratu du EAJk "askatasuna" ematen diela talde-buru guztiei, "ahalik eta zerrenda egokiena" osatu dezaten.
Hau da Aretxabaletako EAJren zerrenda:
- Unai Elkoro
- Nerea Etxabe
- Aitor Gabilondo
- Mikel Uribeetxeberria
- Pili Leanizbarrutia
- Jose Miguel Uribarren
- Karmele Uribarri
- Eduardo Altube
- Mari Carmen Hermosa
- Txomin Landaluze
- Arritxu Oliden
- Iñaki Astiasaran
- Mari Asun Isasmendi
Ordezkoak:
- Adoratriz Herrasti
- Aitor Saez de Azkunaga
- Haritz Solupe