1969an entzun ziren lehenengoz danbor hotsak Aramaioko jaietan. Jaietako astelehenari bizipoza emateko sortu zen, baina, tradizioak etena izan zuen eta urte luzez ospatu gabe egon da. Aurten, egitasmoa berreskuratu dute, eta 80 danborjole inguruk hartu dituzte herriko kaleak, beste hainbat aramaioarren babesarekin. Lehen urteetako izaera ganberroak ez du hutsik egin, eta parte-hartzaileak mozorroak soinean eta ondo pasatzeko asmoarekin irten dira kalera.