Zaunka taldeak joko du txosnagunean gaur, eta taldekideek adierazi dute oso pozik daudela Aramaioko jaietan jotzeko aukera dutelako.
Kontzertuan, ekainean argitaratutako lehen diskoa aurkeztuko dute. Hala ere, lan berriko abestiez gain, urte hauetan taldearekin batera egin duten bideko beste hainbat kantu ere joko dituzte: "Helburua argia da: jendeak dantzatu, abestu eta primeran pasatzea", azaldu dute.
Zuzenekoari dagokionez, umorea, kolorea eta energia izango dira protagonista. Taldearen esanetan, "gure kontzertuetan ez da musika bakarrik izaten; ikusleekin batera festa bat sortzea da bilatzen duguna". Hori dela eta, giro "alaia eta parte-hartzailea" sortzea dute helburu.
Aramaioko herritarrei gonbidapena ere egin diete: "Etor zaitezte aurreiritzirik gabe eta utz iezaiozue zuen buruari harritzen. Zatozte mamarratxa hauek zer eskaintzeko duten ikustera, barre egitera, abestera eta gurekin gau eder bat pasatzera".