San Martin jaietako danborradarako izen-ematea zabalik dago

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko martxoaren 24a

Danborrada berreskuratuko dute aurtengo jaietan, eta, parte hartu nahi dutenek, izena eman behar dute, udal webguneko formularioa beteta. Eguaztenean, hilak 25, egingo dute antolakuntza lanekin jarraitzeko hurrengo bilera. Bestetik, jaietako kartel lehiaketa ere martxan da.

Badira 50 urte Aramaioko jaietan azkenengoz danborrada egin zutenetik, eta hori berreskuratuko dute aurten, jaietako astelehenean. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute, udal webguneko formularioa beteta, apirilaren 7a baino lehen. Eta informazio gehiago nahi dutenek helbide honetara idatz dezakete: aramaiohezkuntza@gmail.com.

Bilera, eguaztenean

Bihar, martxoak 25, elkartuko da berriro danborrada martxan jartzeko lan-taldea udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 17:00etan.

Jaietako kartel lehiaketa, martxan

Bestetik, jaiak iragartzeko kartel lehiaketa ere martxan dago. Uztailaren 3tik 6ra arte ospatuko dira Aramaioko San Martin jaiak, eta, Aramaioko Udalak urteroko kartel lehiaketa antolatu du.

Edozein pertsonak har dezake parte eta bakoitzak gehienez bi kartel aurkeztu ahal izango ditu. Lan guztiak jatorrizkoak izan beharko dira eta ondorengo testua jaso beharko du: San Martin Jaiak 2026 – Uztailak 3, 4, 5 eta 6.

Apirilaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira udaletxean edota itxasokultura@gorbeialdea.eus-era bidalita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak