Herriko jaiak prestatzen hasteko lehen bilera egingo da bihar

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko otsailaren 2a

Aurten, uztailaren 3tik 6ra bitartean ospatuko dituzte Aramaioko jai nagusiak, eta, horiek antolatzen hasteko, Udalak lehen bilera deitu du biharko, hilak 3, udaletxean, 18:00etan.

Kultura zinegotzi Libe Ramilak herritarrak gonbidatu ditu jaiak antolatzen hasteko bileran parte hartzera: "Nahiz eta uztaila urruti dagoela eman, lanean hasi gura dugu, eta erabakia taldean hartzea izaten da onena. Orduan, jaiak antolatzeko lehen bilera izango da; indarrak neurtu, zein gogo eta asmo dauden ikusi, eta egitaraua normalean antzerakoa izaten da, baina, agian, herritarren batek proposamen zehatzen bat dauka edo aldaketa gogoren bat". Beraz, horri guztiari buruz hitz egingo dute.

Danborradaren aukera

Besteak beste, jaietan herrian bertan zein antzerki edo musika talde nahi duten galdetuko zaie herritarrei, proposamenik duten galdetu, eta danborrada egiteko aukera ere mahai gainean jarri gura dute: "Gaba Beltza ospatu zenean danbor batzuk atera ziren udaletxeko almazen batetik, eta, antza denez, herritar talde bat gustura ibili zen. Momentu hartan sortu zen danborrada gogo bat edo, eta gai hori ere mahai gainera ekarri nahi dugu, horretarako herrian zein indar dagoen ikusteko".

Bilera, bihar, hilak 3, izango da udaletxean, 18:00etan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak