Aramaioko ikasleek ere Korrika Txikia egin dute. Aurreikusi baino beranduago hasi arren, Iturrizuri kalean hasi eta herriko plaza aldera hartu dute korrikalari gazteek. Ondoren, Ibargoia, Aita Gabriel, Pedro Inazio Barrutia eta Nardeaga kaleak zeharkatu dituzte; azkenik, eskolan amaitu dute. Korrika Txikia biribiltzeko, Harro herri-ren koreografia dantzatu eta txokolate-jana egingo dute.
19:00etarako poteo-kalejira antolatu dute herriko trikitilari eta dantzariekin, herriko plazan hasita; gauerako, berriz, afaria eta animazioa frontoian. 21:30ean Zuk ein, zuk jan afaria egingo dute, eta ondoren, bertso-saioa, karaokea eta mikro irekia.