Egun basogintzak bizi duen ziurgabetasunari erantzuteko asmoz eratutako proiektua da. Tantairen ustez kudeaketa tradizionala ez datorrelako bat XXI. mendeko erronkekin. Tantaik planteatzen duen basogintza eredu berriaren oinarrietako bat da ahalik eta errentagarritasun handiena ateratzea.
Momentuz sustatzaileen zerrendan hogeita hamarren bat lagun batu dira, baina burokrazia kontuak amaitutakoan elkarte, udaletxe eta enpresak batzea ere espero dute. Kooperatibako partaideak nekazari ustiategi baten titularrak izango dira baina basoak ez dira lotuta egongo zuzenean kooperatibara.
Proiektu berriaren beste ardatz nagusietako bat da jasangarritasuna eta Tantaik praktikan jarriko dituen metodologiak alde horretatik oso zorrotzak izango dira.
Basogintza eredu berri honetan, kudeaketa bateratua egitea lortu nahi dute, eta horretarako bazkide laguntzaileen papera ere funtsezkoa dela diote. Beste helburu nagusietako bat basoan lanean ari direnen duintasuna eta baldintzak hobetzean datza.
Horretarako edozeinentzat ateak zabalik dituztela ere azpimarratu dute.