BIXI IBILI!

Zenbat pisatzen du gazta zati batek?

Aitor Agiriano Arrese 2021eko abenduaren 6a

Kintelena dendari esker jasotako gazta zatiaren pisua asmatu behar izan dute. Trukean, saria irabazi dute bi parte-hartzaileek. Pisura gehien gerturatu denak, herrian gastatzeko 50 euro eskuratu ditu Aramaioko udalaren eskutik. Besteak, berriz, gazta jaso du sari moduan. 

Astero izango dugu tokiko komertzioa umorearen plazan. Produktuaren pisura gehien gerturatzen den herritarrak saria eskuratuko du. Beraz, kalean bixi ibilita saria jasotzeko aukera izango duzu.

Sarean jokatzeko aukera ere baduzu. Hiru galdera erantzun behar izango dituzu. Galdera bakoitzak hiruna erantzun ditu eta zure ustez zuzena dena hautatu behar izango duzu. Parte-hartzaile trebeenak Errigorako saski berdea irabaziko du.

Aramaio herrien arteko tribial-pikean nola ibili den ikusi nahi? Hemen saio osoa gozagai. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak