Udal eraikinen inguruko neurriak eguneratu ditu Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko ots. 9a, 11:08

Argazkia: artxiboko irudia.

Aramaio herri gorrien zerrendan sartu da; ondorioz, ostalaritza establezimenduak itxita izango dituzte gaurtik aurrera, bestelako agindurik jaso bitartean. Bestalde, jarduera fisikoa eta kirola egiteko hainbat baldintza izango dituzte.

Osasun sailak ezarritakoaren arabera, ostalaritza establezimenduak itxita izango dituzte Aramaion egoera bere onera itzuli arte; izan ere, atzo emandako datuen arabera Aramaio herri gorrien zerrendan sartu da.

Bestalde, kirola eta jarduera fisikoa egin ahal izateko hainbat baldintza izango dituzte: kirola bakarka egin ahal izango da eta bertan behera geratuko dira taldeko edozein kirol jarduera, izan entrenamendu izan lehiaketa, ondorengo salbuespenak izan ezik: gimnasioetan, kirol-elkarteetan, igerilekuetan eta kiroldegietan programatutako ikastaroak eta aire zabalekoak egin ahal izango dira, sei laguneko taldean, gehienez.

Udal eraikinak

Joan zen martitzenean hainbat udal eraikin itxi zituen Udalak Aramaion. Bada, atzo, hainbat neurri eguneratu zituzten:

Kultura etxean. Liburutegiak irekita jarraituko du, mailegu zerbitzuarekin bakarrik. Ludoteka itxita egongo da. Gainerako klase eta ekintzak, 12 urtetik gorakoentzat bakarrik jarriko dira martxan.
Kiroldegia. Eremu gorrian dagoenez Aramaio, baimenduta daudenentzat eta 12 urtetik gorakoentzat bakarrik jarriko dira martxan.
Musika etxea. 12 urtetik gorakoentzat bakarrik jarriko dira martxan.
Entsegu lokala. Momentuko araudiaren arabera, jarduera profesional edo semiprofesionalak bakarrik daude baimenduta. Hauek martxan jarri ahal izango dira gaurtik aurrera.

Udalak barikuan berraztertuko ditu berriro ere datuak, eta berari dagozkion erabakiak eguneratuko ditu.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak