Tasa altua duten udalerriek tabernak ireki ahalko badituzte ere, indarrean dauden beste zenbait arau bete beharko dituzte: beranduenez 20:00etan ixtea, 06:00ak aurretik ez zabaltzea, gehienezko edukiera % 50era mugatzea, 1,5 metroko segurtasun-distantzia gordetzea, gehienez lau pertsonako taldeetan batzea, eta mahaiaren bueltan eserita kontsumitzea.
Zupiriaren ustez zalantzan erabakiak hartzeko ahalmena
Erabaki horren berri jakin berri zela Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak zera adierazi du: "Sakoneko gai bat dago hemen eta berriz ere mahai gainean jartzen du: indarrean dagoen legediak, estatuan dagoenak, eta Euskadin dagoenak, eta estatuko gobernuaren ustez Euskadiren esku uzten duen ahalmen horrek zenbaterainoko bermea ematen duen erabakiak hartzeko. Jaurlaritzak, hilabete hauetan, etengabe eskatu dio Espainiako gobernuari, egoera honi aurre egiteko beharrezko dituen tresnak uztea bere esku. Justizia Auzitegiaren epaiak galdera ikur handi bat jartzen du horren inguruan, benetan baditugun tresnak osasun egoera honi erantzuteko behar diren neurriak hartuz".