Del Campo, binakakoan ere txapeldun

Eneko Azurmendi 2017ko abe. 18a, 09:45

Ezkerrean, Letona eta del Campo, txapelarekin. Argazkia: Alfonso del Campo.

Asier del Campo aramaioarrak kadete mailako Arabako Binakako Txapelketa irabazi du asteburuan, Joseba Letona (Adurtza, Gasteiz) bikotearekin batera, Mikel Aranbarriri eta Jokin Larrietari 22-16 irabazita. "Partidu parekatua izan da, baina ia denbora guztian aurretik ibili gara eta azkenean irabaztea lortu dugu. Oso pozik gaude", adierazi du del Campok.

Urduri ekin die partiduari del Campok eta Letonak. Hala ere, urduritasuna aurkariengana pasa da eta partiduaren kontrola hartu dute aramaioarrak eta gasteiztarrak. Markagailuak 10-12 adierazten zuen lan erdietan, baina zortzi tanto segidan egin ostean, 18-12 jarri ziren aurretik. "Bukaeran tanto batzuk egin dizkigute, baina ondo eutsi diogu abantailari", azpimarratu du aramaioarrak.

Duela hilabete buruz buruko Arabako Txapelketa irabazi zuen del Campok, eta abenduaren amaieran Euskadiko Txapelketari ekingo dio, Gipuzkoako eta Bizkaiko buruz buruko txapeldunen aurka. Domeka honetan, berriz, trinketeko finalaurrekoa jokatuko du, Gasteizko Los Astronomos trinketean, 10:00etan, Axular Piconen aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak