Hasiera indartsu baten ostean, 12-0 hasi zen irabazten aramaioarra. Ondoren, aurkariak pilota bizi bat atera zuen eta zerbait gerturatu zen (14-6). Hala ere, bukaeran ondo eutsi zion abantailari del Campok, eta alde handiarekin irabaztea lortu zuen.
Asier del Campo Arabako buruz buruko txapeldun berria da kadete mailan, pasa den zapatuan Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatu zen finala irabazi baitzuen, Asier Picon laudioarraren aurka (18-11). "Pozik eta konfiantzaz beterik" dagoela adierazi du del Campok. Izan ere, aspaldian halako garaipenik lortu gabe zegoen –infantil mailan ere irabazi zuen txapelketa hau–.