Korrika Txikia eta 'Bizkarsoro' pelikula Korrikaren amaieran

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko martxoaren 20a

2022ko Antzuolako Korrika Txikia.

Bukatzear da 23. Korrika, domekan amaituko baita Baionan; hala ere, Antzuolan izango da zer egina oraindik ere, bi ekintza antolatu baitituzte datozen egunetarako.

Korrika Txikia egingo du, alde batetik, Antzuola Herri Eskolak. Egubakoitz arratsaldean izango da, eta Errekalde auzotik aterako dira lehen lasterkariak –seigarren mailako ikasleak–, 15:30 aldera; herrian beherantz egingo dute ikasgelaz ikasgela lekukoa eskuz esku pasatuz.

Beste alde batetik, Korrika batzordeak antolatuta, Josu Martinez zuzendariaren Bizkarsoro filmaren emanaldia izango da zapatuan, Torresoroa aretoan, arratsaldeko zazpietan. Doakoa izango da sarrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak