Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Antzuolako Udalak, Urretxuko Udalarekin elkarlanean, Valentin Ibarra geologoa kontratatu du Trekutz parke eolikoa proiektuari alegazio teknikoak jartzeko, eta azalpenak emango ditu urtarrilaren 18an, eguenean, 18:00etan, Torresoroan.
Alegazioen txostena aurkeztuko du, eta, horretarako, alboan izango du Javier Alday industria-ingeniari elektrikoa ere, euskarazko azalpenak ematen.
Hain justu, urtarrilaren 30ean, martitzena, izango da Cilda Energy SLU enpresaren proiektuari alegazioak aurkezteko azken eguna.