Pasa den domekan, abenduaren 31n, mendi martxa egin zuten Irimora. 09:30ean dozenaka lagun batu ziren Herriko Plazan, eta 11:00etan elkartu ziren beste herritar batzuekin batera Trekutzen. Handik, berriz, Irimora jo zuten, eta argazki herrikoia atera zuten urretxuarrekin batera, Meaka-Irimo inguruan eolikorik ez dutela nahi ozen aldarrikatzeko.
Bien artean, proiektuaren alegazioak sinatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek; izan ere, urtarrilaren 30era arte dago proiektuari alegazioak aurkezteko aukera, eta informazioa banatzen dabiltza plataformako kideak.