HEMEN DEBAGOIENA

Dibertsifikazioa da Erreka definitzeko elementu nagusia

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko abe. 4a, 15:19

Torlojuak, ate automatiokak eta autoentzako osagaiak egiten dituzte, Antzuolan eta Bergaran dituzten fabriketan, eta ekoiztutakoaren portzentai altu bat Debagoienatik kanpora joaten da.

Gaur egun hiru planta ditu Errekak Debagoienean: Antzuolan bat eta beste bi Bergaran. Sorrera, ordea, Bergarako Masterreka kalean izan zuen 1961. urtean. Torlojuen eskaria zegoela ikusita, Inaxio Aristik, Julian Alberdik, Asensio Azkaratek eta Lucio Agirrezabalek behar horri erantzuteko pausoa ematea erabaki zuten.

Urte batzuk geroago iritsi ziren Antzuolara eta Bergaran dituzten bi fabriketara. Torlojuekin hasi ziren, eta gaur egun, autoentzako osagaiak eta ate automatikoak ere egiten dituzte. Hain zuzen, enpresako kideek diote dibertsifikazioa dela Erreka definitzeko elementu nagusia.

Debagoienatik kanpora bideratzen dute euren produkzio lana. Torlojugintzan eta plastikogintzan produkzioaren %80 esportatzen dute, eta ate automatikoen negozioaren kasuan, gehiena nazionala da. 2000. urtean eman zuten internazionalizaziorako pausoa, eta, gaur egun,munduko bost kontinenteetan saltzen dituzte produktuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak