Trantsizio energetikoaz arituko da Aitziber Sarobe

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko azaroaren 9a

Antzuolako Udalak urriaren 30ean egin zuen Trekutz parke eolikoaren berri emateko batzar irekia.

Trekutz parke eolikoari aurre egiteko asmoz, Meaka-Irimo herri plataforma osatu dute zenbait herritarrek, eta astelehenean, hilaren 13an, dute lehen hitzorduetako bat.

Aitziber Sarobe biologoak eta natura kontserbazionistak trantsizio energetikoaren mugak, erronkak eta zailtasunak izango ditu hizpide Torrsoroan emango duen hitzaldian, 18:30ean, baina ez da plataformaren ekintza bakarra izango.

Hain justu, hilaren 20an izango dute hurrengo batzar irekia, 18:30ean, Olaranen. Izan ere, Capital Energy enpresak adierazi du proiektuarekin aurrera jarraitzeko asmoa duela, azken hitza Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak badu ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak