Kanoiak sutu dituzte Antzuolan

Aitor Agiriano Arrese 2023ko uzt. 15a, 22:05

Tradizioa bizirik da, 170 herritarrek parte hartu dute Herriko Plazan egin duten Alardearen errepresentazioan. Aurtengo berrikuntza nagusia, mairu berria izan da. Izan ere, Zishan Tariqek Juan Carlos Gomezen lekukoa hartu du. Hala, azken urteetan antzezpenaren ikusle izan bada ere, Alardeko protagonista nagusietako bat izan da gaur.

Ekitaldiaren aurretik kalejira egin dute eta danbor hotsek lagunduta heldu dira bi bandoak plazara. Jarraian, txistularien eta abesbatzaren laguntzarekin, lau dantza egin dituzte: makila txikiak, arku dantza, makila handiak eta zinta dantza. Ostean, ekitaldi nagusiarekin gozatzeko aukera izan dute plaza lepo bete duten herritarrek.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.