Ekitaldiaren aurretik kalejira egin dute eta danbor hotsek lagunduta heldu dira bi bandoak plazara. Jarraian, txistularien eta abesbatzaren laguntzarekin, lau dantza egin dituzte: makila txikiak, arku dantza, makila handiak eta zinta dantza. Ostean, ekitaldi nagusiarekin gozatzeko aukera izan dute plaza lepo bete duten herritarrek.