Uztailaren 13tik 16ra ospatuko dituzte Antzuolako jaiak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko uzt. 5a, 11:30

Oinarin dantza taldekoen ikurrin dantza, iazko jaien hasieran.

Antzuolako Jai Batzordeak eta Txosna Batzordeak egitaraua zabala antolatu dute lau egunetarako. Eguenean hasiko dira festak, eta domekan amaituko dira. Hala ere, motorrak berotzen hasteko, aste honetan ere ekintza batzuk egingo dira.

Egitaraua, osorik:

Uztailak 8, zapatua

  • 18:00. Pilota jaialdia:
    • Nagore Galeano - Leire Galeano / Natale Aranburu - Olatz Insausti
    • Aitor Mendizabal - Manex Balerdi / Ander Murua - Aitor Elizegi

Uztailak 9, domeka

  • 09:30. Txirrindulari lasterketa: LXXVI. Antzuola Saria - Iñaki Leteren oroimenezkoa. 
  • 14:15. Jubilatuen bazkaria, herriko eskolan.

Uztailak 12, eguaztena

  • 19:00. Alardearen entsegu orokorra.

Uztailak 13, eguena

  • 12:30. Jaien hasiera. Txupinazoa eta umeen ikuskizuna, Herriko Plazan.
  • 13:30. Umeen bazkaria, Pausokaren eskutik.
  • 18:00. Kalejira Alboradak txistulari taldearekin eta trikitilariekin eta buruhandiak.
  • 19:00. Txosnen irekiera.
  • 19:45. Antzuolako zapia jartzea 2022 eta 2023ko jaiak bitartean jaiotako umeei eta herriko bi nagusienei.
  • 20:00. Ikurrin dantza, Oinarin dantza taldearekin. Antzuolako bandera eta ikurrina jasotzea, eta udalbatza berriaren aurreskua.
  • 21:30. Kantu afaria Bentazaharreko mutiko alaiak taldearekin, Herriko Plazan.
  • 23:50. Mahaiak eta aulkiak jasotzea.
  • 00:00. Hontzaren jaitsiera.
  • 00:30. Xuguxen kontzertua txosnetan, Janire Garitano eta Irati Lizarralderen eskutik.
  • 01:00ak arte. Bentazaharreko mutiko alaiak, Herriko Plazan.

Uztailak 14, egubakoitza

  • 10:00. Txistulariekin goizeresia.
  • 11:00-13:00. Jolas parkea, eskolako patioan.
  • 13:00. Eriz magoarekin ikuskizuna, Herriko Plazan.
  • 14:30. Herri bazkaria, Kalebarrenen, Euskal Parrillaren eskutik.
  • 16:30-18:30. Jolas parkea, eskolako patioan.
  • 18:00. Kuadrillen arteko jokoak, Zurrategin, Deiadar txarangarekin. Eta kalejira.
  • 22:00. Erromeria Sukar taldearekin, Herriko Plazan.
  • 23:00. Trini Fox, Letagin eta Rodeo taldeen kontzertuak, txosnetan. Ondoren, erromeria Emaion taldearekin.

Uztailak 15, zapatua

  • 09:55. Kanoiak sutzea.
  • 10:00. Diana Alboradak txistulari taldearekin.
  • 11:30. Bergarako bandaren kalejira, Enrike Txurrukaren zuzendaritzapean, Zurrategin.
  • 11:30. Umeentzako ikuskizuna: Plaza Abordaia!, Deabrukeriak taldearekin, Herriko Plazan.
  • 12:30. Bergarako bandaren kontzertua, Zurrategin.
  • 13:30. Ur zezena.
  • 19:00. Antzuolako alardea.
  • 20:30. Skapaie elektrotxaranga, txosnetan.
  • 22:45. Joselu Anaiak taldearekin erromeria, Herriko Plazan.
  • 23:00. No Limits, Añube eta Eten taldeen kontzertuak, txosnetan. Ondoren, DJ Tintz.

Uztailak 16, domeka

  • 07:00. Skapaie elektrotxaranga.
  • 12:00. Salda eta txorizoa, Herriko Plazan, Landatxope jubilatu elkartearen eskutik.
  • 12:30. Tierra de mis amores mariatxi taldea, dantzari bikotearekin, Herriko Plazan.
  • 13:30. Ur zezena.
  • 14:30. Herri bazkaria, elizpeko arkupean. Ondoren, Garazi Barrena eta Asier Sala musikariak, Ez dot moztuko bizarra taldeak antolatuta.
  • 18:30. Trialsina eta Dirt Jump ikuskizuna, kanpo beltzean.
  • 20:00. Larrain dantza, Oinarin dantza taldearen eskutik, Herriko Plazan.
  • 20:30-00:00. Iratzar taldearekin erromeria, Herriko Plazan.
  • 21:00. Elene eta Maddiren kontzertu akustikoa, txosnetan.
  • 00:00. Hontzaren igoera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak