Basotik Fundazioa aurkeztu dute Antzuolan

Mireia Bikuña 2023ko ots. 17a, 15:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2022ko ekainean abian ipinitako proiektura bi milioi euroko hasierako inbertsioa egin du. Finlandiako, Suediako eta Alemaniako ereduen aldeko apustua egin du.

Gipuzkoako lurraldearen % 61,5 basoak dira. EAEko ehunekorik handiena da, eta Europako batez bestekoa (% 40) baino askoz handiagoa. Gipuzkoan abandonaturik dauden basoen azalera baso guztien %16,5 da. Parametro horretatik, eta beste batzuetatik, abiatuta ipini du martxan Aldundiak Basotik Fundazioa.

Errentagarritasuna, kudeaketa eta segurtasuna bermatzen ditu Basotik Fundazioak. Kudeatu gabeko baso-ustiategietako jabeendako, errentagarritasunik gabe kudeatutako ustiategien jabeendako edo karbono-aztarna murriztu gura duten enpresendako eta sektoreendako zerbitzua da.

Nola neurtu

Basoaren balioa kalkulatzeko irizpide batzuk hartuko dira kontuan, hala nola tamaina, geruza ezberdinen balioak, lurraren ezaugarriak eta ustiategiaren egoera, irisgarritasuna, araudia… Lurraren jabearekin kontratu bat sinatuko da, lursail horien kudeaketa osoa Basotik erakundeari lagatzeko. Jabeak kontraprestazio bat jasoko du lursailak laga eta lehenengo urtetik basoen txanda amaitu arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak