Geroz eta Antzuola parekideagoa jomugan

Maider Arregi 2022ko ots. 25a, 13:00

Antzuolako Udal Gobernuak iaz abiatu zuen herriko berdintasun diagnosia egiteko egitasmoa, Emagin elkartearekin elkarlanean. Martitzen arratsaldean, egindako ikerketa lanaren emaitza eta Antzuolak dituen erronkak aurkeztu zituen elkarteak.

Iaz hasi zen Antzuolako Udala herriko berdintasun diagnosia egiten, Emagin elkartearekin batera. Iazko ekainen, herritarrekin partekatu zuen Emaginek berdintasunaren ikuspegitik nola bizi diren esparru batean, edo bestean eta aurrera begira zer dagoen egiteko ere galdetu zien. Orain, diagnosia amaituta, Emaginek jasotako datuak eta ondorioak aurkeztu dizkie antzuolarrei. Emagin elkarteko Jone Arrazolak nabarmendu du herri txikia izateak pertsona askorengana gerturatzeko au- kera eman diela. "30 herritar baino gehiagorekin egon gara diagnosia osatzeko. Emakume askok parte hartu du bakoitza bere errealitate eta arduretatik. Zein erronka ikusi dituzten ere azaldu digute. Herritarrez gain, baina, kultura zein kirol eragileekin eta eskolarekin ere batu gara; baita udal teknikari eta zinegotziekin ere".

Diagnosiaren oinarriak

Diagnosiak hainbat gai jasotzen ditu bere baitan. Lehenak Udal Gobernuak barruan dituen erronkak azpimarratzen ditu. "Berdintasunaren alorra sortu behar da, eta herritarrak aktibatu. Baliabide pertsonalak eta ekonomikoak indartu behar dira, zeren berdintasunaren plangintza abiatzeko oinarriak dira". Ondorengo ildoak emakumeen ahalduntzearekin du lotura. "Antzuolako eragileek zein eskaintza bideratzen dieten ema- kumeei euren ahalduntze prozesua egin dezaten; edo gizonezkoei euren maskulinitatea berrikusi dezaten. Azken 20 urteetan zer egin den eta zer dagoen egiteko ikusi dugu. Jabetza es- kola sortzea abiapuntua izan daiteke, esaterako". Hurrengo puntuak ekonomiari lotuak daudela dio Arrazolak: "Azpimarra egiten da zaintza lanen banaketan. Antzuolan menpekotasun egoeran zeintzuk dauden ikusi dugu; zenbat adineko eta adin txikiko dauden, zein baliabide eta egoera dituzten; eta Udaletik nahiz Aldunditik bideratzen diren zerbitzuek antzuolarrak zenbateraino ase- betetzen dituzten aztertu dugu. Esaterako, ama izateko lanetan bakarrik sentitzen direla aitor- tu digu talde batek. Etxeko langileen egoera ere azpimarragarria da, eta Marokoko emakume talde batekin ere izan gara, kulturartekotasunaren ikuspegia diagnosian jasota geratu dadin. Izan ere, atzerritik datozen ema- kumeen beharrak ezberdinak izaten dira. Asko etxebizitzaren eta enpleguari lotutako arazoak izan ohi dira, eta hori ere jaso- ta geratu da".

Hezkidetza ardatz

LGTBIQ+ komunitateak Antzuolan bizi duen egora aztertzea ere beharrezko ikusi du Emagin elkarteko teknikari Jone Arra- zolak. "Herri txikietan, maiz, ezkutuan geratzen den errealitatea izaten da. Askok eta askok, bereziki gaztaroan, eta arnasa hartu guran, alde egiten dute beren herritik. Baina ohartu gara Antzuola adin batetik gorako lesbiana eta gay familiendako habia erosoa bilakatu dela. Herri Eskolak ere horretarako bide ematen du, hezkidetza ardatz garrantzitsua baita eurendako. Sorpresetako bat izan da, zalantzarik gabe; gehiegi politizatzen ez den gaia izanda ere, familia horiendako leku erosoa dela Antzuola". Aipatutako ildo bakoitzean lauz-pabost erronka identifikatu ditu Emaginek. Orain, Udalari dago- kio lehentasunak ezartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak