Antzuolako herriak autokontsumo energetikoaren aldeko hautua egina du. GOIENAk urtarrilean aurreratu bezala, herriko hainbat udal eraikin energia berriztagarriz hornituko ditu aurten, eta, guztira, 128 plaka fotovoltaiko jarriko dira. Hala, bide horri eutsiz, Goienerrek herritarrei kontsumo jasangarriagoa lortzeko urratsak azalduko dizkie hilaren 28an, Olaranen, 18:00etan hasita.
Goienerren hitzaldiak
Kooperatibak 13.693 bazkide ditu egun, eta Debagoienean 666 inguru. Oier Etxebarriak dio kontsumo jasangarriagoa sustatzeko gakoak direla kontsumoa murriztea, efizientzia handitzea eta herritarren jabetzaren bi-tartez tokiko energia berrizta-garria sortzea.Hori guztia azaltzeko bi hitzaldi egingo dituzte. "Hilaren 28an, argindarraren faktura nola uler-tu behar den azalduko dugu, eta fakturaren hobekuntza eta duintzea nondik etor daitekeen argitu. Ekainaren 1ean indarrean sartuko den tarifa berriei buruz ere azalpenak emango ditugu. Arreta non jarri behar dugu? Gehiegizkoak diren kontzeptuak eta gure esku daudenak argitzen eta hobetzen saiatuko gara", dio Etxabarriak. Ekaineko hitzaldian, berriz, autokontsumoaren garrantziaz jardungo du Goienerrek.
Oier Etxebarria: "Antzuolak energia burujabetzan urrats esanguratsua egin du"
Goiener irabazi asmorik gabeko herritar energia kooperatiba da. Antolatutako solasaldien bitartez, antzuolarrei kooperatibaren helburuak eta oinarriak zeintzuk diren azaltzea dute xede.
Zein da Goienerren helburua?
%100 argindar berriztagarria salerosteko kooperatiba gisa sortu zen, 2012an; ondoren, Goiener Taldea osatu da, boluntarioen lanari babesa ematen dion Goiener Elkartea sortuz eta sorkuntza proiektuen baitan Nafarkoop eratuz. Helburua da energia menpekotasunaren, ingurugiroari eraginaren, jabetzaren, pobreziaren, balio gabeziaren eta parte hartzearen inguruan eraldaketa bultzatzea.
Antzuolan plaka fotovoltaikoak jarriko dira. Zein onura ekarriko du?
Energia burujabetzan aurrerapauso txiki baina esanguratsua da, tokiko baliabideekin tokiko beharrei erantzun nahi zaielako. Aurrerago egin daitezkeen ekintza askoz gehiagoren eta herritarrak piztearen aldeko apustua da.
Energiaren demokratizazioa aldarrikatzen du Goienerrek.
Hala da. Enpresa handien eskuetatik gure eskuetara pasa behar da energia; izan ere, energia bizitzeko oinarrizko beharra da. Jaten duguna nondik datorren axola zaigun bezala, bizitzeko behar dugun energia nondik datorren jakitea ezinbestekoa da; energiaren sorkuntzan parte aktibo izateko momentua iritsi da. Ikusle izatetik aktore izatera pasatu behar dugu, bakoitzak ahal eta nahi duen neurrian, baina zezenak barreratik ikusten jarraitzeko garaia bukatu dela deritzogu.
Klima aldaketarekin lotura zuzena du.
Berotegi efektuak eragiten duten gasek sortzen dute klima aldaketa. Energia eredua eraldatzeak klima aldaketa txikitzeko balioko du