Mugarriz mugarri Azaldegietatik Misoraino

Maider Arregi 2021ko api. 19a, 08:42

Azaldegietatik Misora bitarteko ibilbidean dauden mugarriak aztertu eta txukundu dituzte. "Ibilbidearen helburua, mugarrien egoera fisikoa ezagutzea, eta tartean katalogatu gabe edo jarri berri daudenenen datu eta neurketa egitea izan da".

"Udalaren eta Arrolaren arteko lankidetzarekin jarraituz, zapatuan herriko mugarrien zati bat aztertzea izan genuen helburu. Landarraitz azpian dagoen Marizelai izeneko mugarri eta ingurutik hasi, eta Misora bitartekoak aztertu ditugu. Hau da, 40 (Marizelaieta), 39 (Astoaga, I), 38 (Astoaga, II), 37 (Astoaga III), 36 (Astoaga IV), 35 (Astoaga V), 34 (Astoaga VI), 33 (Azaldegieta), 32 (Trukarriaga-Aumategi), 31 (Gurutze-Txiki I), 30 (Gurutze-Txiki II), 29 (Iturriozpe), 28 (Kortatxo sakon I), 27 (Kortatxo sakon, II) eta 26 (Miso) mugarriak. Marizelaietako mugarria izan ezik, honek bat egiten duelako Oñati, Bergara eta Antzuolarekin. Gainontzekoak Bergarako udalerriarekin partekatzen dira", azaldu dute Arrolako kideek.

Ibilbidearen helburua,  mugarrien egoera fisikoa ezagutzea, eta tartean katalogatu gabe edo jarri berri daudenenen datu eta neurketa jasotzea izan da.

 

"Eta nola ez, bide batez, inguruak garbitu, mugarriak hobeto ikus daitezen hemendik aurrera. Tartean ere koordenadak jaso behar izan dira, ondoren GPSarekin mugarriak errazago aurkitzeko. Baina bide batez, denboraren poderioz, eta erabilera okerren ondorioz, ezkutuan geratu direnak ere azaleratu eta zuzen jarri ditugu. Esate baterako 29. mugarria; Iturriozpeko mugarria".

"Mugarriak nola aurkitu eta zuzen jarri ditugun ikusteko, argazkiak eta bideoa dituzue. Baina egiari zor, etxeko lan guztiak egin barik jaitsi gara kalera, 27. mugarria, Kortatxo sakon II izenekoa, ez genuen aurkitu eta. Beraz, beste egunen batean bueltatu beharko gara. Hala ere, lan polita, bitxia eta erakargarria egin dugu, nahiz eta bide gabeko zein sasi asko dauden inguruetan ibili behar izan. Izan ere, guk geuk ez badugu zaintzen ingurua, nork zainduko digu bada gurea den udalerria!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak