"2019ko irailean egoera larria zen eta larria da orain ere. Klaustroaren erdia baino gehiago ez da finkoa eta sei kidek soilik daramate bost urte baino gehiago lanean eskolan; horietatik batek erretiroa hartuko du aurten, eta beste bik datorren urtean. Hau da, hiru kide horiek eskola uztean bere garaian proiektu pedagogiko aitzindari hau martxan jarri zuten kide guztiak eskolaz kanpo egongo dira. Eredu pedagogiko indartsu baten oinarria klaustro finkoa da eta horregatik proiektu hau kinkan jarria dago. Konpromisoa eskatu gura diogu Hezkuntza Sailari, eta legez besteko proposamenari erantzuna eta irtenbidea ematea. Izan ere, gaur gaurkoz ez dago erantzunik", adierazi du Ibai Iriartek legebiltzarkideak.
Iriartek gaineratu du orain dela garaia 2021-2022 ikasturtea planifikatzeko. "Irailean egoera hau konponduta egon dadin, uste dugu orain dela ikasturtea planifikatzeko garaia. Izan ere, Antzuolako Herri Eskolaren aldetik izugarrizko gogoa eta lana dago proiektu honen jarraikortasuna bermatzeko".