Legebiltzarrak aho batez onartu ditu eskola proiektuari jarraikortasuna emateko neurriak

Maider Arregi 2019ko irailaren 23a

Gaur goizean, legebiltzarreko osoko batzarrak aho batez onartu du eskola proiektua babesteko neurria. "Eskolak, gurasoek, Udalak eta, orohar, herriak elkarrekin egindako lan onaren ondorioa da errekonozimendu hau", azaldu du Beñardo Kortabarri alkateak.

Onartutakoaren arabera, legebiltzarrak Hezkuntza Sailari honakoa eskatzen dio:

1- Proiektu aitzindari eta berritzaile egonkortuak dituzten zein errealitate konplexuei aurre egin behar dien ikastetxeetan, hezkuntza proiektuak sendotu eta jarraikortasuna emateko, premiaz egon daitezkeen aukera desberdinak aztertu eta ezarri ditzala.

2-Antzuolako Herri Eskolako hezkuntza proiektuaren jarraikortasuna bermatzeko bertako lanpostuak berezitzat izendatu eta hala har ditzala langile hornikuntza prozeduretan.

Antzuolako alderdi sozialistak  ohar bidez adierazi dio GOIENAri Herri Eskolaren berezitasuna babesten duela eta goizean legebiltzarrak aipatutako neurriak onartu izanak pozten duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak