Herri Eskolako pedagogia propioa bermatzeko lan egingo dute antzuolarrek

Maider Arregi 2019ko apirilaren 3a

Pausoka guraso taldeak herritarrendako batzar informatzaileak egin ditu asteon. Izan ere, Herri Eskolak duen pedagogia propioak jarraipena eta etorkizuna izan dezan lan egin gura dute herritarrekin batera.

Herri Eskolako pedagogia propioak jarrai dezan, irakasle talde finkoaren beharra aldarrikatu du Pausokak. "Eskolan esperientzia duen irakaslea mantentzea garrantzitsua da; eta Antzuolako kasuan, are gehiago. Irakasle berri batek lehen urtean egokitu beharra dauka bertako pedagogiara. Adituek diote lau urte behar direla gutxienez sistema ondo jasotzeko. Eskolan irakasle berrien mugimendu handia dago ordea eta horrek ez du laguntzen. Gainera, finkoak ziren irakasleak erretiroa hartzen ari dira pixkanaka", azaldu du Nora Legorburu Pausokako presidenteak.

Helburua, talde bat sortzea da eskolako pedagogiaren etorkizuna bermatzeko. Interesa duten herritarrek pausokaantzuola@gmail.com helbidera idatzi dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak