COVID-19 kasuen gorakada dela eta bertan behera geratu dira ikastaroak

Maider Arregi 2021ko mar. 1a, 20:58

Astebetez herrian eskaintzen diren ikastaroak bertan behera uztea erabaki du Udalak. "Asteburuan eman den koronabirus kasuen gorakada ikusita, Udalak eskaintzen dituen ikastaro guztiak bertan behera geratuko dira astebetez. Beraz, aste honetan Olaranen ez da inolako ikastarorik egongo, ezta gimnasioan ere; eta liburutegian dagoen Ludoteka ere itxita egongo da", argitu du Antzuolako udalak.

"Egoerak hobera egiten duela ikusten bada, datorren astelehenetik aurrera normaltasunera bueltatuko gara. Neurria hartzeko, Herri Eskolarekin eta osasun-arduradunekin hitz egin dugu, eta alde guztietatik egokitzat jo da erabakia. Izan ere, udalarentzat herritarren osasunak izan behar du lehentasuna egoera honetan. Zaindu!", gaineratu du Antzuolako udalak.

Antzuolan bederatzi positibo atzeman dira egubakoitzetik domekara bitartean. Intzidentzia tasa 917,85ekoa da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak