Zapatuan erregistratu zen asteburuko zenbateko txikiena; guztira, hamabi kasu hauteman zituzten eskualdean. Atzo berriz, hamazazpi eta egubakoitzean, hemeretzi. Hurrengo taulan herriz herri eta egunez egun hautemandako kasuak ageri dira:
Herria | Egubakoitza | Zapatua | Domeka | Guztira |
Arrasate | 7 | 4 | 4 | 15 |
Antzuola | 1 | 0 | 8 | 9 |
Oñati | 6 | 3 | 0 | 9 |
Aretxabaleta | 2 | 3 | 3 | 8 |
Bergara | 3 | 1 | 2 | 6 |
Eskoriatza | 0 | 1 | 0 | 1 |
Aramaio | 0 | 0 | 0 | 0 |
Elgeta | 0 | 0 | 0 | 0 |
Leintz Gatzaga | 0 | 0 | 0 | 0 |
Guztira | 19 | 12 | 17 | 48 |
Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.
Intzidentziei dagokienez, Oñati da Osasun Sailaren udalerrien zerrendan gorriz dagoen bailarako herri bakarra, eta baita Gipuzkoakoa ere. Gainera, esan behar da EAEko 5.000 biztanletik gorako herrien artean intzidentzia altuena duela (994,07), nahiz eta asteburuan tasak behera egin duen. Halere, gertu du Antzuola; atzo erregistratutako zortzi kasuekin intzidentzia 917,85era igo baita.
Bestetik, gainerako herriei begiratuta, intzidentziek behera egin dute Aramaion eta Arrasaten, eta behera, aldiz, Aretxabaleta. Gainerakoetan (Bergara, Elgeta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga) berdin mantendu da, egueneko datuarekin alderatuta.
Beheko mapan daude herri bakoitzeko datu eguneratuak:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
284 kasu, Hego Euskal Herrian
Atzo egindako 5.924 proba diagnostikoek 284 kasu atzeman zituzten; beste modu batera esanda, %4,7koa izan zen positibotasuna EAEn eta %5,4koa Nafarroan. Lurraldeka, 128 izan dira Bizkaian hautemandakoak, 72 Gipuzkoakoak, 42 Nafarroakoak, 41 Arabakoak eta bat bestelako lurraldeetan erroldatutakoa.
Ospitaleetan, berriz, 22 lagun ingresatu zituzten atzo, eta guztira, 419 pertsona daude ospitaleratuta Euskal Autonomia Erkidegoan; horietatik, 120 ZIUn. Positiboei erreparatuta, egoerak hobera egin badu ere, ZIUetako "tentsio handiak" kezkatzen du Sagardui Osasuneko Sailburua. Nafarroan, ez zen ospitaleratzerik egon, eta orotara 85 pertsona daude ingresatuta; hemerezi, ZIUn.