Kirol gosez eta jokatzeko aukera noiz iritsiko irrikaz zeuden Antzuolako neska-mutikoak. Oso neurri zorrotzak betez gero kirola kultura bezain segurua izan daitekeela erakutsi gura dute. Hala, gehienez seiko taldeetan –beti taldekide berak–, maskara jantzita, distantziak mantenduz eta irribarre handiz abiatu dituzte entrenamenduak Olalde pilota elkarteko gaztetxoek herriko pilotalekuan.
Egoera bertsuan daude futbol eskolako gaztetxoak. Astelehenean hasi ziren –64 haur daude futbol eskolan–. "Guretzako osasuna da lehentasuna, eta, distantzia mantenduz, kontaktu gutxiko jokoak egiteko eskatzen diegu: baloiarekin tokeak, korrika... Preferenteak, kadeteak eta alebinak hasi dira entrenatzen. Ez, ordea, gazteak. Lehia-ketarik ez dagoenez, euren esku uzten dugu erabakia", dio AKE-ko presidente Ibon Gezalagak.
Eskola-kirola martxan da
Pausoka guraso taldea arduratzen da Herri Eskolako ikasleen es-kola-kirola antolatzeaz. Hala, elkarteko kideek, kirolak gazte-txoengan duen garrantzia aintzat hartuta, aurrera egitea erabaki dute: "Eskola-kirola hasi, hasiko da. Orain, izen-ematea zabalik dugu, eta ondoren, taldeak antolatzen hasiko gara. Entrenatzaileak gurasoak gara eta osatzen diren taldeen arabera antolatuko gara", azaldu du Pausokako Andoitz Aranburuk. Egoerara egokitu eta gehienez seiko taldeetan antolatu beharko dute, beraz. Eskola-kirolean maskara erabiltzea nahitaezkoa da, bai aire zabaleko kirol-jardueretan, baita barruko esparruetan. Taldea beti pertsona berek osatu beharko dute. Neurri horiek bertan behera geratuko dira COVID-19aren kasu positiboen azken hamalau egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 bai-no gutxiagokoa duten udalerrietan: hau da, Antzuola zona gorrira pasako balitz.
Eskola-kirolaren onurak
Pausoka guraso taldeak orain dela bi aste eskola-kirolarekin aurrera egitea erabaki zuen. "Momentuan bizi dugun egoerara egokituko gara eta, ahal den bitartean, eskola-kirolarekin aurrera egingo dugu. Gaztetxoendako oso onuragarria da. Beharra zutela ikusi dugu, eskolako patioa ere itxita izan baitute. Mugimendua behar dute, bereziki, une honetan".