Antzuolako kutsatze-tasak arduratuta, Lakuako osasun arduradunekin harremanetan dihardu Udalak

Maider Arregi 2020ko aza. 3a, 19:28

COVID-19aren kutsatze kasuen aurrean, antzuolarren artean kezka da nagusi. Horrek ekarri du baheketa egitearen gaineko eztabaida ere herrian. Udalak jakinarazi du Lakuarekin zuzenean harremanetan diharduela, baina oraingoz ez dutela erabaki Antzuolan baheketa egingo denik.

Baheketa bai edo baheketa ez

"Baheketa egitea edo ez egitea, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren Sailak erabakitzen du. Esan digutenez, erabakia datuetan oinarrituta hartzen dute, intzidentzia-mailan, fokuen tipologian, kontaktu bakarrekoa den edo ez den begiratuta… Horren arabera esaten dute baheketa bai edo baheketa ez. Lakuarekin zuzenean hitz egiten ari gara, baina oraingoz ez dute erabaki Antzuolan baheketa egingo denik. Udala ez ezik, datuen bilakaera ikusita, eskualdeko osasun-arduradunak ere saiatu izan dira hemen baheketa egin zedin. Argi dagoenez, ez dugu/dute lortu. Egubakoitzean eta zapatuan Bergaran 13 eta 40 urte artekoei baheketa egiteko erabakia, hasiera batean, bakarrik Bergarakoentzat zen. Hori jakin genuenean, eskualdeko osasun-arduradunekin hitz egin genuen, eta haiek Lakuakoekin. Egindako gestioaren ondorioz, Bergaran ikasten duten Antzuolako eta Elgetako gazteei ere egin zitzaien PCRa. Datuen bilakaerak txarra izaten jarraitzen badu, lanean jarraituko dugu, beharrezkoa bada, hemen ere egin dezaten", ohartarazi du Antzuolako Udalak.

"Hala ere, arazoa ez da Antzuolan egitea edo ez egitea. Bergaran bertan egindakoa, populazio osoaren % 15 pasatxora iritsi zen. Eta baheketak eraginkorra izan behar badu, herritar denengana heldu behar du. Izan ere, baheketaren eragin handiena, positibo asintomatikoak aurkitu eta isolatzea da. Horiek kaletik ateratzen badira, asko irabazten da, baina horretarako denei egin beharko ligukete. Hortaz, galdera ez da zergatik ez da baheketa egiten Antzuolan, baizik eta, semaforoak semaforo, zergatik ez digute guztioi egiten?".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak