Konfinamendu osteko lehen irteera arrakastatsua egin du Arrolak

Maider Arregi 2020ko eka. 29a, 08:41

Aralarren inguru ederretan barrena ibili dira Arrolako 19 mendizale eta Kimu txakurra. Izan ere, koronobirusak eragindako konfinamendu osteko lehen irteera antolatu du Arrolak arrakastaz. Amezketatik hasita, Arritzagara eta handik Pardelotusera eta Malloetara joan dira 20 kilometro eginez. ARGAZKI GALERIA.

"Denetarik duen irteera da, eta oso pedagogikoa ere bada: erliebearen plegamenduak, antzinako glaziarren bailara eta sedimentazioak, itsaso tropikal baten fosil desberdinak... Gainera, Arritzaga bailaran 3.000 urte dituzten kobre meategiak daude eta artzaintzaren erabilera (Enerio-Aralar mankomunitatea) ere aztertu genuen bertan. Inguruko  hegazti (ugatzak eta putreak) eta loreez (krabelinak) ere asko gozatu dugu". ARGAZKI GALERIA.

"Eta Pardelutseko iturritik Malloetara. Gipuzkoa eta Nafarroa aurrez aurre jartzen duen mendi kate paregabea da. Bertatik ikus daiteke Gaintza, Azkarate, Atallu, Azpiroz, Lekunberri...  baita Intzako dorrea ere, Aralarrek duen gailurrik garaiena eta bisitatuenetakoa (1431 metro). 09:30ean irten ginen San Martin ermitatik eta 17:15ean iritsi ginen hasierako tokira. Horren leku ederrak eta ezezagunak ezagutzeak eta norberak zapaltzeak badakar deskribatu ezin daitekeen emozio bat bukaeran agertzen zaiguna. Ea hurrengoan Arrolak nora eramaten gaituen. Gonbidatuta zaudete".

Arrolaren 50. urteurrena

Arrolak urteko batzarra egin berri du, eta iazko diru-kontuak eta ekintzak aztertu ondoren, aurtengoak partekatu ditu. Tartean, batzarkide berriak ere aukeratu dituzte datozen bi urtetarako: Jon Kortabarria, Ana Peñalba, Erlantz Iturbe eta Josune Iturbe. "Bide batez laster batean Arrolak 50 urte beteko dituela eta, 2022an, datorren urterako batzorde berezi bat antolatzea aurreikusi dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak