Paseorako eta kirola egiteko ordutegi librea dute antzuolarrek

Maider Arregi 2020ko mai. 2a, 15:47

Gaurtik aurrera antzuolarrek zehaztu gabeko ordutegia izango dute paseoa edo kirola egiteko. Egunean behin eta udalerritik irten gabe; paseoari dagokionez kilometro bateko muga izango dute herritarrek. Antzuolarrak neurriarekin pozik azaldu dira. Herri txkikiek ere

Adinekoek ere arnasa hartzeko aukera dute eta Landatxope elkarteak ondorengo aholkuak eta azalpenak eman dizkiete:

Landatxopeko zuzendaritza taldea

"Antzuolarrok gaurtik aurrera kalera irten eta paseatzeko aukera izango dugu dakizuen moduan 5.000 biztanletik beherako herria baita.

- Edozein ordutan, goizeko seietatik gaueko hamaiketara irteteko aukera dugu.

- Bakarrik edo etxebizitza berdinean bizi den beste pertsona batekin irten gaitezke.

- Beste inorekin topo eginez gero, orain arteko distantzia mantenduko dugu bion artean.

- Egunean behin irten gintezke paseatzera.

- Gure etxetik kilometro bateko erradioan ibili gintezke, nahi dugun denboran.

Ez da erraza egoera honetan optimista izatea: familia besarkatu ezinik; kezka edo egonezina gainean ditugula, gaixotasuna e.a. Baina, aldi berean, presente dugu zein garrantzitsuak ari diren izaten elkartasuna, enpatia eta gure eta belaunaldi ezberdinen arteko auzolana larrialdi honi aurre egiteko. Inoiz baino hobeto jabetu gara zer lan den ezinbestekoa eta zein pertsona diren guztion bizitza mantentzeko bere onena ematen ari direnak. Denbora izango dugu larrialdi honetan gertatu dena eta lagako digun panorama aztertzeko. Eta gure eskubideei eusteko atera behar ditugun ondorioak finkatzeko. Bien bitartean, animo eta besarkada (birtual ) handi bat. Eta, edozertarako, badakizue non gauden".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak