Nola eragin dizue koronabirusak zuen egunerokotasunean?
Koronabirusa iritsi aurretik, gure produktu gehienak Debagoieneko hainbat azokatan saltzen genituen: Antzuolan, Ber-garan eta Oñatin. Horiekin batera, azoka berezietara ere joaten ginen, Bizkaian edota Nafarroan, baina horiek bertan behera gelditu dira eta ezin die-gu gure produktuei irtenbiderik eman.
Zer iruditu zitzaizun azoken harira sortutako eztabaida?
Azokak debekatzearena ez genuen hasieratik ulertu. Hasieran, esan ziguten gure produktuak supermerkatuek erosiko zizkigutela, eta bat-batean azoka guztiak ixteko esan zuten. Azken hori ez genuen ulertu, supermerkatuek zabalik jarraitzen zutelako eta guk ezin genituelako gure produktuak herriko azoketan saldu.
Hainbat udalek zuen lana aintzat hartzen dutela sentitu al duzue?
Bai. Azokak ixteko agindua eman zutenean, baina, aldiz, hainbat udalek azokak irekitzeko erabakia hartu zutenean, gure lana aintzat hartzen dutela konturatu nintzen, eta eskertzekoa da. Beste supermerkatu batzuek edota dendek beraien produktuak saltzen dituzten moduan, guk gure produktuak saltzeko eskubidea dugula uste dut eta gure produktuak saltzeko modua azoketara joatea da.
Udalek ez ezik, herritarrek ere baloratzen dute zuen lana.
Bai, eta hori azoketan argi ikusten da. Herritar ugari gerturatzen dira astero azoketara gure produktuak erostera. Are gehiago, esango nuke konfinamenduarekin herritarrek gehiago baloratzen dituztela azokak eta baita gure produktuak ere.
Orain, etxez etxe ari zarete herritarrei zuen produktu saltzen.
Gaur egun bizi dugun egoera ikusita, gure produktuei irtenbidea emateko bideak zeintzuk izan zitezkeen pentsatzen hasi ginen eta etxez etxeko salmenta abian jartzea erabaki genuen, eta azken asteetan horretan ari gara lanean.
Nola doaz salmentak?
Ondo doaz. Azoketan ondo ari gara gure produktuak saltzen eta etxez etxeko zerbitzuari esker ere ari gara hainbat salmenta izaten. Etxez etxeko zerbitzu honen harira, gainera, otarreak hartzen dizkiguten bezeroei gazta edo esnea behar duten galdetzen diegu. Hala ere, lehen baino askoz gutxiago ari gara saltzen, hori igarri dugu.
Nola eskuratu daitezke zuen produktuak?
Astero Antzuola, Bergara eta Oñatiko azoketan egoten gara eta etxez etxeko zerbitzurako hainbat bide ditugu: herritarrek 605 70 55 41 eta 677 54 43 00 telefono zenbakietara deitu dezakete, info@basquecheese.com helbide elektronikoa ere eskuragarri daukagu eta Instagram eta Facebook bidez ere harremanetan jar daitezke gurekin.
Duela hilabete batzuk, protagonista izan zineten, Ternuarekin batera abian jarritako proiektu bati esker. Horrek eragina izan al du zuen salmentetan?
Egia esan, ez dugu igoerarik igarri salmentetan. Iazkoa dena saltzea lortu dugu eta aurtengoa pixkana ari gara saltzen.