Gurasoak irakasle bilakatu dira egunotan

Maider Arregi 2020ko api. 9a, 15:00

Eskolako lanak, solfeo zein ingelesekoak.... Laugarren astez, gurasoek irakasle dihardute etxeko haur, gaztetxo eta nerabeekin. Konfinamendu egoeran, jarrera txalogarria eta eredugarria izaten ari direla askoren iritzia ere bada, jakina.

Ostadarra haur eta gaztetxo guztien ikur bilakatu da bizi dugun egoera honetan. Alarma-egoera eta konfinamenduan egon beharraren dekretua arduraz ulertu dute eta zintzo betetzen dihardute, nagusiki. "Haurrei azaldu diegunean zein egoera bizi dugun, hasiera-hasieratik ulertu dute eta ez dute eragoz-penik jarri. Helduoi, ordea, hasieratik neurriak ondo ulertzea kosta egin zitzaizkigun", azaldu du Alaitz Jauregi hezitzaile antzuolarrak.Jauregi bi alabaren ama da, eta ogibidez hezitzailea den arren, ez dela erraza irakasle lanetan jardutea aitortu dio GOIENAri: "Gurasoak irakasle bilakatu gara. Ez da erraza izan eta niri ere kosta egin zait; izan ere, ez dira eskolako lanak soilik: solfeoa, ingelesa... arlo asko dira. Ikusi ditut zenbait guraso arduratuta; bereziki, batxilergoko nerabeak dituztenak. Egun ba-tetik bestera irakasle lanetan dabiltza eta ahal dutena egiten dihardute".

Teknologia berriak

Baina etxe guztietan baliabideak eta azpiegitura teknologikoak ez dira berdinak, eta, ondorioz, ikasle horien ikaste erritmoa kaltetu ere egin daitekeela ohartarazi du hainbat erakundek. "Aldaketa oso azkarra izan da eta ez dakit denok prestatuta gauden. Egun batetik bestera bideo deiak egitea ohiko bilaka-tu da, baina herritar orok ez dauka Interneterako konexio bera. Gainera, egunotan sarea kolapsatuta ere badago eta etxeko lanak entregatzeko epea betetzeko zailtasuna izan duenik ere ezagutzen dut".

Gaztetxoak animatzeko

"Lehenik, marrazkiak egiteko proposamena egin nuen sare sozial bidez. Oraingoan, tximeleta bat egiteko ekimena dago martxan. Nire asmoa ere bada, ordea, guk egiten genituen betiko eskulanak egitea. Xinkona-ren Facebooken dituzue ideiak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak