Herritarren arteko berdintasuna aztertuko duen diagnosia egingo dute

Maider Arregi 2020ko ots. 26a, 12:26

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ate joka dagoen honetan, Euzko Alderdi Jeltzaleak eroandako mozioa izan dute hizpide otsaileko ohiko osoko bilkuran. Udalbatza osatzen duten hiru alderdiek aho atez onartu zuten atzo M8ko Adierazpen Instituzionala.

EAJren mozioa, Eudelek erkidegoko udal guztietan zabaldu duena izan dela azaldu du EAJko zinegotzi Miren Elgarrestak eta diskurtsotik ekintzara igarotzea txalotu du: "Mozio honetan proposatzen diren neurrien artean, lehena azpimarratu gurako nuke; izan ere, bat dator onartu diren aurrekontuetan EAJk eginiko proposamenarekin. Hau da, Antzuolako herrian berdintasunaren gaineko azterketa egitea. Diskurtsotik jaitsi eta ezagutu nahi dugu zeintzuk diren herriko gizon eta emakumeen arteko berdintasunak. Ekintzak eta praktikotasuna nahi ditugu".

Diagnostikoarekin batera, bestelako neurriak ere jasotzen ditu mozioak. Esaterako, administrazioaren barneko prozeduretan genero ikuspegia txertatzen joatearena. Horregatik, plangintza bat ezinbesteko tresna da erakunde batek genero ikuspegian gida lerroa izan dezan. Europako Gutunak agintzen du  bi urtetik behin horrelako plangintza egitea, baina Antzuolako kasuan, unean uneko egoera aztertuko dute. "Garrantzitsuena da horrelako tresna bat izatea, ekintzak berak eskatuko du zein izango den Antzuolako maiztasuna: bi, hiru edo lau urtean behin egingo den, alegia", azaldu du Beñardo Kortabarria alkateak.

Era berean, Martxoaren 8an, kalera irteteko eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete herritarrei udalbatzako kideek.

Soldata arrakala

Joan den otsailaren 22an, Soldata Berdintasunaren Nazioarteko eguna izan zen. Horren harira, herriko pentsionista taldeak gogora ekarri gura izan du EAEn emakumeen soldatak gizonezkoenak baino %23,6 baxuagoak direla –Espainiako estatuan aldiz, %21,9–. "Emakumeek soldatapean lan gutxiago egiten dute astean, %14 gutxiago zehazki. Ume eta adineko pertsonen zaintzaz arduratzen direlako gertatzen da hori. Ondorioz, zaintza lanak eta enplegua bateratzeko hartzen den lan-murrizketaren %95a emakumeei dagokie eta soldatan modu negatiboan eragiten die. Eta erretiroan, pentsio txikiagoak izango dituzte, noski", adierazi dute argitaratutako oharrean. Jarraian oharra osorik:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak