'Sentsazioekin' jokatzea da iragarkien trikimailua

Maider Arregi 2019ko urr. 23a, 11:30

Salmenta estrategiak eta kontsumitzaileek dituzten betebeharrak eta eskubideak zeintzuk diren azaldu ditu Kontsumobidek asteon. Publizitateak ez duela gezurrik esaten dio elkarteak; aitzitik, diote metaforez baliatzen direla produktuak saltzeko.

Publizitatez inguratutako gizartean bizi gara. Hala, eguneroko jardunean edonon eta edonoiz askotariko iragarkiak jasotzen ditu herritarrak. Baina publizitate enpresak trikimailuez baliatzen dira produktuak saltzeko. Hain justu ere, asteon, Landatxope elkarteak antolatuta eta Kontsumobide elkarteko Begoña Olabarrietak gidatuta, trikimailu horiek identifikatzeko tailer praktikoa jaso dute erretiratuek."Trikimailu asko daude, baina publizitateak ez du gezurrik esaten; metafora bisualak era-biltzen ditu. Hau da, iragarleek irudia, kolorea eta musika era-biltzen dituzte sentsazioak sortzeko. Izan ere, sentsazioak dira kanpainen ardatz eta iragarkia ikusten ari denari sentsazioak eragitea da gakoa. Modu horretan, kontsumitzaileak produktu zehatz baten aldeko hautua egingo du; horixe dute helburu", azaldu du Kontsumobide elkar-teko kide Begoña Olabarrietak. "Garbigarri bat saltzeko, adi-bidez, loreak, zelaiak... irudikatzen dituzte iragarkian".

Sentsazioak eta emozioak

Saltoki handiek eta supermerkatuek ere kontsumitzaileen sentsazioekin jokatzen dute. "Horrelako enpresek dirua gastatzen dute ikerketa soziologiko eta psikologikoetan. Badakite kontsumitzaileek eskuinera jotzeko joera dutela supermerkatuaren sarreran. Hala, eskuinean jartzen dituzte beharrezkoak ez diren produktuak: liburuxkak, pilak, loreak... Eskuinaldera joango gara, eta gero, ezkerrera joko dugu beharrezkoa duguna erosteko; zenbat eta denbora gehiago eman, orduan eta gehiago erosiko dugu", gaineratu du.Eskubideak eta betebeharrak Kontsumitzaileek argi izan behar dute zein eskubide dituzten; baina baita ere zein betebehar dituzten. "Zerbait erosterakoan, gure eskubidea da tiketa jasotzea; beti, tiketa eskatu eta gorde egin behar dugula argi izan behar dugu". Kontsumobidek dio erosi aurretik pentsatu egin behar dela. Pentsatzea dela, alegia, aholkurik hoberena. "Kontsumitzaile kritikoak eta arrazionalak izan behar dugu. Egin aurretik pentsatu egin behar dugu, eta dena zalantzan jarri", argitu du.

Bigarren tailer praktikoa

Urriaren 28an, astelehena, aldiz, Banku zerbitzua izeneko tailerra eskainiko du Kontsumobidek, 17:00etan, Olaranen. "Adibideak jarriko ditugu. Fakturen irakurketa nola egin eta gure eskubideak zeintzuk diren azalduko dugu tailerrean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak