Afrikan "hezkuntza bultzatzea da ardatza"

Maider Arregi 2019ko ira. 7a, 08:00

Kongoko Kansenia bailarako eskola bat. Anelkar

Anelkarrek Kongon eta Senegalen dituen hezkuntza proiektuak aurrera doaz. Bittor Arbulu aurtengo maiatzean izan da Kongoko hego-ekialdeko Kansenia bailaran eta hezkuntzan jarria dutela proiektuaren ahalegin handiena azaldu dio GOIENAri.

Aurtengo maiatzean izan da Anelkarreko kooperante Bittor Arbulu Kongon dituzten proiektuak zuzentzen eta jarraipena egiten. "Geure proiektu nagusia hango hezkuntza da. Hango maisuei laguntza eman gura diegu. Izan ere, bailaran 60 maisu daude eta Gobernuak hogei irakasle ingururi soilik ordaintzen die soldata. Gure proiektuko diru eta ahalegin gehiena hango maisuei laguntzeko izaten da", argitu du Bittor Arbuluk. Orain urte batzuk, baina, beste erronka bati heldu zioten: bailarako herriak urez hornitzea. "Bailarako ur-sarearen proiektua amaituta dago eta herri guztietan dago gaur egun ur-putzu bat", dio Arbuluk. Eta bailararendako oso garrantzitsua izan dela azpimarratu du. "Gainera, hango Gobernuak ere konpromisoa hartu du eta ur-putzuak herri guztietan egiteko inbertsioan ere lagundu du".

Neskendako bizilekuak

Bai Kongon eta baita Senegalen ere, emakumezkoendako bizilekuak egitea eta sustatzea du orain erronka Anelkarrek. "Kongon bi erresidentzia ditugu. Helburua da emakumeei leku seguru bat ematea bertan lo egin dezaten eta euren ikasketekin jarraitzeko aukera eta babesa izan dezaten. Hala, bigarren mailako ikasketak egiten ari diren 20 bat neskari laguntza ematen diegu Kansenian". Hain zuzen, Senegalen bizileku bat eraikitzea da aurtengo asmoetako bat. Proiektuari jarraipena Kristina Bakaikoak egingo dio. "Emakumezkoen hezkuntzan ahalegina berezia egin gura dugu".

Inplikazioa, ezinbestekoa

"Gurasoei eta herritarrei eskatzen diegu trukean zenbait lanetan inplikatzeko. Gauzak ez direla musu-truk lortzen jakin behar dute". Hala, eskolak eraikitzeko adreiluak egiten edo errepideak egiten laguntzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak