Elkartasun tortillak, txistorrak eta muskuiluak banatu ditu Anelkarrek Antzuolan

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko abu. 31a, 16:26

Elkartasun eguna egubakoitzean Antzuolan

Banatutako pintxoekin lortutako dirua Kongorako eta Senegalerako izango da; 1.212 euro guztira. Bergarako Ndank Ndank elkarteak ere hartu du parte Anelkarrek antolatutako Antzuolako elkartasun egunean.

Kongoren eta Senegalen aldeko elkartasun eguna egin zuten egubakoitzean Antzuolan Anelkar elkarteak antolatuta. 38 patata tortilla egin zituzten eta pintxotan jan zituzten denak. Tortilletako lau, gainera, Bergarako Ndank Ndank elkartekoek eraman zituzten. "Gure gonbidapena onartu eta hemen izan dira, bai. Musika ere jarri dute", dio Anelkar elkarteko Jabi Etxanizek.

Patata tortilla pintxoez gain, txistorrarekin, hirugiharrarekin eta muskuiluekin prestatutakoak ere banatu zituzten: 464 pintxo guztira. 1.212 euro batu zituen Anelkarrek Kongorako eta Senegalerako; Ndank Ndank elkarteak 250 euro. "Oso pozik gaude sortu zen giroarekin eta jendearen erantzunarekin. Eskerrak eman gura dizkiegu herritarrei euren ekarpenengatik", adierazi du Etxanizek.

Erlazionatuak

Elkartasun eguneko argazkiak

Komunitatetik 2019 abu 31 Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak