Bidegorriak, herriaren arnasa

Maider Arregi 2019ko mar. 2a, 10:00

Bidegorrien aldeko apustu sendoa egin du Antzuolako udalak. Egun, 10,6 kilometro ditu egokituta trenbide zaharreko bide berdea-k; udalak, baina, Zumarragaraino luzatzea gura du. Diputazioari bi proiektu aurkeztu berri dizkio, gaia azter dezan.

Antzuolarrek bi bidegorri sare dituzte gaur egun: batetik, bide berdea deritzon trenbide zaharrekoa dago –10,6 kilometro–. Uzarraga, Lizarraga eta Basalde lotzen dituena. Irimo ingurutik –Kaxeta-tik– Bergararaino jaisten den bidegorri zatia zabalik dutena, alegia. "Galardi baserritik –Irimo– edo Basalde auzoko mugatik Bergarako Bolu auzoraino jaisten den trenbide zaharreko bidegorri zatia dugu zabalik", argitu du Beñardo Kortabarria Antzuolako alkateak.

Bigarren bidegorri sarea, aldiz, Antzuolatik Bergararaino errepidearen albotik joango dena da. Egun 3,2 kilometro dituena eta Bergararainoko lotunea egitea falta zaiona. Bide hori, ordea, autobideko lanekin lotuta dagoela azaldu du Gipuzkoako Diputazioak eta aurreratu du irekitzear dauden autobideko lanekin batera egingo duela Bergararekin lotuko duen bide-gorri zati hori –Bergarako San Antonio auzoko Urteaga kaleko sarreraraino joango litzateke bidegorri zati hori–.

Bergara eta Antzuola lotzeko

Kortabarriak argitu du egungo Diputazioaren proiektuan Galartzako zubiraino doan bidegorri zatia dagoela soilik jasoa. "Galartzatik Bergararainoko tartea, Ilunpeko bihurgunetik igaroz, nola lotu behar dute? Guk dakigula, proiektuan bide-gorria Galartzaraino egingo dela dago jasoa. Baina aztertzen ari dira Bergararainoko lotura nola egin eta ba omen dute Lapurzubi pasa eta erreka gainditzen duen proiektua. Horretarako, baina, Urak agentziarekin negoziatu behar dute, erreka dago-eta tartean. Horretan ari direla azaldu digute Diputaziotik", argitu du Kortabarriak.

Antzuola eta Zumarraga lotu

Lehengo trenbideak Bergara, Antzuola eta Zumarragako herriak lotzen zituen. Orain, bidea galduta dago, ordea. Baina Zumarragarekin lotura egiteko aukera egon badagoela azpimarratu du Beñardo Kortabarriak: "Lehengo bide hori bere osotasunean galdu egin da. Deskargako tunela egin zutenean, esaterako, lehengo trenbideko tunela galdu egin zen. Baina ba-dago aukera bat justu autobideko tunel gain horretara igotzeko eta trenbidea berriro bere oso-tasunean Zumarragaraino jarraitzekoa. Modu horretan, Zumarragarainoko bidegorriaren lotunea egiteko aukera egongo litzateke berriro, Bergara, Antzuola eta Zumarraga lotuz".

Egun, trenbide zaharreko bide-gorria herritar askok erabiltzen duela eta bidea garbi eta nahiko txukun dagoela aitortu du alka-teak: "Bidegorriko tunelak konponduta daude eta egoera onean daude, ustez. Luizi bat ere gertatu zen eta konponduta dago.Kaxeta ingururaino bidea egokituta dago. Aurrera begira geratzen zaiguna da Iñurrigarrogarai pareko tunela konpontzea. Urez beteta dago eta tunela zein egoeratan dagoen ikusi beharko litzateke, ondoren ura tunel barrutik ateratzeko".

Bi proiektu esku artean

Trenbide zaharrean, Galarditik Deskargarainoko zatia konpontzeko, bi aurreproiektu aurkeztu berri dizkio Antzuolako Udalak Marisol Garmendia Gipuzkoako Mugikortasun diputatuari. "Bi kilometro eta erdiko ibilbidea txukuntzeko eskatu dio Udalak Diputazioari. Bi proiektu paretsu aurkeztu dizkiogu, 70.000 eta 90.000 euro arteko kostua dutenak. Diputazioak aztertuko duela azaldu du eta teknikariak ere etorriko direla guk paperean aurkeztu-takoa bertatik bertara ikus de-zaten. Errealitatean nola dagoen bidea aztertu gura dute eta".

Auzoak herriarekin lotuta

Antzuolako edozein auzotatik oinez joan gura dutenek badu-tela aukera azaldu du alkateak. "Adibidez, Lizarragatik edo Uzarragatik nahiko bide txukuna dute auzotarrek herrira jaitsi gura badute; baina Basaldeko auzotarrek, nahi eta nahi ez, GI-632, Deskargatik behera datorren errepidea igaro beharra daukate herrira joateko. Eta autobidearen irekierarekin, zirkulazioa jaitsi egingo denez, orain ikusten dugu aukera ona obratxo hori egiteko. Oinezkoendako Basalde herrigunearekin lotzeko aukera ona da". Basalde auzoko bidegorri zatiaren proposamena egiten ari direla adierazi du Kortabarriak eta Basalde Errekalde auzoarekin lotzeko lanean dihardutela argitu gura izan du. Aisialdirako nahiz lanerako Beñardo Kortabarriak argi du bidegorrien erabilera errealitatea dela gaur egun Antzuolan. Aisialdirako ez ezik, herritarrek lanera edo eskolara joateko era-biliko luketela ere badio: "Ber-gararekin lotuko den bidegorria eguneroko kontuetarako erabiliko lukete antzuolarrek: lanera joateko, eskolara joateko... eta trenbide zaharreko bidegorria aisialdirako erabiltzen dute bai antzuolarrek eta baita ere kan-potik datozen herritarrek. Bidegorrien erabilerari dagokionez, ez daukat zalantzarik".

Bailarako bidegorriak

Bergara eta Antzuola lotzen dituen trenbide zaharreko bide berdea10,6 kilometro luze da. Aipatu bezala, Kaxeta ingururaino dago bidea guztiz egokituta.Arrasate-Oñati bidegorriak, aldiz, 9,7 kilometro. Eta Arrasate eta Aretxabaleta tarteak 8,5 kilometroko zatia du egina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak