Zuhaitzak kimatzea beharrezkoa da, horientzat onena ez bada ere

Maialen Regueiro 2018ko aza. 9a, 16:19

Herrian mota askotarikoak daude, eta, hain zuzen ere, komenigarria da guztiak kontrolatuta izatea. 

Udazkena heltzearekin batera, zuhaitzetako hostoak erortzen hasten dira eta, bide batez, kimatze lanak egiten ohi dira zenbait herritan. Antzuolan, esate baterako, azken bi asteetan aritu dira lan horiek egiten; horretarako, lau lagun behar izan dituzte. Bi lagun zuhaitzak kimatzen aritu dira eta beste bi, berriz, egurra zatitzen. 

Kimatze garaia

Garikoitz Llobregat Antzuolako brigadako burua da eta kimatze lanak irailetik aurrera has daitezkeela adierazi du. Izan ere, kasu honetan, zatitzen den egurra ez da aprobetxatzen; beraz, kimatze garaiak ez du askorik inporta. Kimaketa egiteko orduan, furgoneta batean sartzen dute guztia eta birrintzaile batekin birrintzen dute. Hala, dena biltegi batean gordetzen dute eta konposterako erabiltzen dute urte osoan. 

Zuhaitzak kimatzea

Ez da ona Llobregatek aitortu du zuhaitzak kimatzea egokiena ez dela. Izan ere, kimatzeak zuhaitzak zauritzea edo hiltzea esan nahi du. Adierazi du, baita ere, kimatutako zuhaitzak usteltzen hasten direla, baina zuhaitz mota horiek 100 urte irauteko ez daukatela arazorik. Kimatzea egitearen arrazoia da, beraz, herri barruko zuhaitzak handiegiak egiten direla eta hori kontrolatu egin behar dela. 

Zuhaitz mota desberdinak

Zuhaitz bakoitzak tratamendu desberdin bat dauka. Batzuk kontu handiagoarekin kimatu behar dira. Batzuk urtero kimatu behar dira, baina beste batzuk, berriz, bi urtetik behin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak