Gaurtik aurrera Ertzaintza arduratuko da zirkulazio-araudia betearazten

Maider Arregi 2018ko urr. 15a, 11:51

Bi urte bete dira Antzuolako zirkulazio-araudi berria onartu eta indarrean ezarri zela. Udalak herritarrekin batera adostu zuen arautegia eta horietako bat da egun jakin batzuetan ezin dela plazatik autoarekin igaro. Araua baina, guztiz betetzen ez dela ikusita, gaurtik aurrera Ertzaintza arduratuko da araua betearazten.

"Araudi berriaren ezaugarrietako bat da Kalebarrenen eta Herriko Plazan, eguen iluntzetan eta zapatu eguerditik astelehen goizaldera arte ibilgailuendako itxita dagoela. Salbuespen batzuk baditu araudiak: bizilagunak sar daitezke gunera zamalanak egitera, bertan denda edo tabernaren bat daukatenak, anbulantziak, Ertzaintza, suhiltzaileak… ere bai. Gainerakook ez daukagu hortik pasatzeko baimenik", argitu du Udalak.

Araudia nahiko ondo betetzen dutela herritarrek gaineratu dute, baina, badira kasurik egiten ez dioten batzuk ere: "Egoera horrek lasai dabiltzan oinezkoendako arriskua dakar, begirada txarrak, enfrentamenduak eta abar. Egoera ikusita, eta kontuan hartuta udaltzainik ez daukagula, urriaren 15etik aurrera Ertzaintza arduratuko da zirkulazio-araudia betearazteaz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak