Egubakoitzetik aurrera oinezko plana indarrean izango da

Maider Arregi 2015ko ira. 23a, 12:05

Atzo, martitzena, Udalak herritarrekin batera adostu zuen egubakoitzetik aurrera abian izango den oinezkoen plana definitiboa. Hilaren 31ra arteko epean herritarrek iradokizunak egiteko eta aldaketak proposatzeko aukera izango dute.

 

Izan ere, pibote bidezko sistemak antolatuko du zirkulazioa. Modu horretan edozein aldaketa egiteko aukera egongo da eskaerarik balego.

Aste barruan arratsaldeko zortzietatik aurrera ezingo da Kalebarrenetik Herriko Plaza zeharkatuz Buztinzurira igo. Izan ere Gailur taberna inguruan bidea itxita egongo da. Asteburutan ere bide bera itxita egongo da Buztinzuri oinezkoendako egokitu gura delako, besteak beste. Hala ezingo da plazan aparkatu.
Azpimarratzekoa ere pilotaleku aurrean egingo den aldaketa. "Egunero, 16:00etatik 19:00etara, itxita egongo da pilotalekurako bidea. Baina, norbaitek premia izanez gero sartzeko aukera izango luke pibotea kenduz. Udaltzainak izango du zirkulazioa antolatzeko piboteak jarri eta kentzeko ardura".

Aldaketak

Herriko Plaza: asteburutan aparkatzea debekatuta karga-deskarga izan ezik (30 minutu).

Buztinzuri: Aparkalekuak kendu eta ibilgailuendako espazioa zeharo mugatuko da baranda eta piboteekin.

Trafikorik gabeko zona:  Eguena 19:00etatik egubakoitza 08:00etara; egubakoitza 19:00etatik zapatua 08:00etara; zapatua 14:00etatik eta astelehena 08:00etara. Pasoa mandoaz izango dute garajea dutenek eta elbarriek (ziurtagiriaz).

Kalebarren eta plaza: itxita egunero arratsaldetan.

Frontoi bidea: Oinezkoendako zona. Aste osoan 16:00ettatik 19:00etara eta zenbait asteburu berezitan (aratusteak, San Isidro...).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak