Irumendi: lehen sektorea sustatuz eta indartuz

Maider Arregi 2018ko mai. 18a, 08:00

San Isidro nekazari eta abeltzainen festaren baitan, Antzuolako Udalak hainbat ekintza antolatu ditu asteon. Tartean, lehen sektoreaz hausnartzeko eta, besteak beste, Irumendi Kooperatibaren eredua gertutik ezagutzeko aukera izan da.

Gorlako larreetatik kalitatezko okela sortzen 50 urte daramatza Irumendi elkarteak. Kooperatibako
kide Mikel Mujikak azaldu du edozein baserritan egiten den lanaren oso antzekoa dela euren egunerokoa: "Goizero ganadua gobernatzera igotzen gara. Bi gunetan dauzkagu, eta, beheko gunean jaiotzak ditugunez, lan handiagoa izaten dugu".


Baserria kilometro 0
Ustiaketak ondo funtziona dezan, baina, komertzializazioa gakoa dela ere badio Peio Legorburu bazkideak: "Harakai-Urkaiko kooperatibako kide gara eta 300 bazkidek osatzen dugu komunitate hori. Bertan, okelatarako edo bizirik mantentzeko behiak saltzen ditugu. Baserria kilometro 0 markarekin komertzializatzen dugu jatekoa den okela; etiketa gorria daramana da. Merkatua asko aldatu da, eboluzionatu egin du, eta eredu horrekin oso gustura gaude; nolabait, kooperatibako baserritarrei
ere itzuli egiten zaie-eta lortutako etekin hori".


Herri-lurren kudeaketa
Larreak txukundu, basoak belardi bilakatu… lan handia dagoela azpimarratu dute Irumendiko bazkideek: "Ingurumenaren alde ere lan egiten dugu; azpiegitura ondo jartzea garrantzitsua da, belar txarrak kendu, zelaiak garbi mantendu, pinudiak belardi bilakatu... esfortzu handia da guretzako ez den arren maiz errekonozitzen". Hala, Landa Garapeneko teknikari Miren Oiangurenek dio herri lurrak erosteko plangintza ere aurrera doala Antzuolan: "Herriko lurrak larre bilakatzeko lanean gabiltza, eta aurten, gainera, aurrekontua dagoeneko bideratua dago plangintza hau gauzatzeko

Herri-behiak berreskuratuz

Irumendi elkarteak lan handia egin du Hego Euskal Herrian galtzear egon den herri-behi arrazarekin (pirenaica). "Betidanik lan egin dugu herri-behi arrazarekin eta gure helburua arraza hobetzen joatea da; intseminazioak egiten ditugu", dio Mujikak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak