Antzuolako jaiak 2016

Txistulariak jaietako hauspo

Xabi Gorostidi 2016ko uzt. 11a, 11:45

Herriko jai guztietan txistularien lana nabaria izaten da, eta Antzuolako jaietan ere berdin gertatzen da. Bost hitzordutan parte hartuko dute eguenetik zapatura arte, beraz, ez zaie lanik faltako.

"Txupina jaurti ostean, buruhandi eta trikitilariekin egiten dugun kalejira izaten da gure lehen hitzordua. Horren ondoren dantzarien ekitaldian ere parte hartzen dugu. Bertan ez gara guztiok aritzen, baina nire kasuan beste hitzordu garrantzitsu bat da. Ondoren egubakoitz eta zapatu goizeko diana edukitzen ditugu eta amaitzeko zapatuko Mairuen Alardean aritzen gara. Alardean pieza asko jotzen ditugu eta luze joaten da. Behin hau bukatuta, merezimendu osoz, domeka libre izaten dugu, eta jaiak era lasaiago batean gozatzeko aukera da guretzat" adierazi du Izaskun Fernandez txistulariak.
Gehien gustatzen zaizkion ekintzen inguruan galdetuta zera erantzun du: "Egueneko kalejira asko gustatzen zait. Ez du beste munduko ezer, baina giroan jaien hasiera dela igartzen da eta urduritasun puntu hori polita dela uste dut. Horretaz gain, Alardean parte hartzea oso polita da edozein antzuolarrentzat".

Sasoi betean

Gaur egun 20 txistulari inguruk osatzen dute txistularien taldea. Kontuan izateko zifra da Antzuola bezalako herri batentzat. Duela gutxi, bost gazte gehitu zaizkie, beraz, etorkizunean osasuntsu jarraituko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak