Dantzaren izen ofiziala Lizarrako Larrain dantza da. Izan ere, Euskal Herriko txoko askotan egiten den arren, jatorria Lizarran duen dantza da. Hasieran, Lizarratik etortzen ziren dantzariak Antzuolako jaietan dantza hau egitera.
Baina antzuolarrek dantza ikasi zuten eta, gaur egun, jaietako ekintza nabarmenetako bat bilakatu da.
Plaza txiki
Urtetik urtera Larrain dantzan parte hartzen duen herritarren kopurua gorantza doa.
"Gero eta jende gehiago animatzen da plazara atera eta dantzan egitera. Iaz, adibidez, Herriko Plaza txiki geratu zitzaigun. Aurten jende gehiagok hartuko du parte, beraz, ikusi beharko dugu nola antolatzen garen. Herriko plaza handitzeko neurriak hartu beharko dira, zeren eta pena bat litzateke leku faltagatik jendea dantza ikusi gabe geratzea" adierazi Jon Lizarazu Oinarin dantza taldeko kideak.
Dantza Ikastaroa
Duela hiru hilabete dantza ikastaroa jarri zuten martxan Oinarin taldekoek. "Bertan ikasi ditugun dantzen artean Larrain dantza ere badago, eta beraz, iaztik hona dantza ikasi duen jende gehiago dago. Horretaz gain, jaien aurreko azken bi martitzenetan Larrain dantzaren entsegu espezifikoak egingo ditugu".