Byvox, denondako moduko itzulpen plataforma, aurkeztu du Arrasateko enpresa batek

  Teknologia  Arrasate

Arrasatekoa da Dualia itzulpengintza eta interpretazio enpresa. Egunotan, produktu berritzailea aurkeztu dute: Byvox itzulpen plataforma. Horren berri eman zigun Igor Juaristik, Dualiako gerenteak, Ekonomia tartean.

Birusen erasoek gora egin dute, bereziki mugikorretan

  Teknologia  Debagoiena

Karspersky enpresak zabaldutako txostenaren arabera, azken hiruhilekoan gertatu da Android sistemetan hirukoiztea, eta birusak zabaltzeko bide eta modu berriez ohartarazten dute; SMS bidez kutsatutakoak edo pasahitzen lapurreten hazkundea bera, kasu. 15.000 fitxategi kaltegarri atzeman zituen antibirusak azken hiru hilabeteetan; aurreko urtearekin alderatuta, hirukoitza.

"Twitterren gabiltzan euskaldunon lorpena izan da"

  Teknologia

Lander Arbelaitzek lagundu du Twitterren tresnak euskarara itzultzen, eta abuztuaren 6a ezkero erabil daiteke Twitter euskaraz. Emaitzarekin "oso pozik" dagoela onartu digu.

Azkenean sarean da zuen lanaren emaitza. Gustura?
Bai, ni pozik nago. Nabarmenduko nuke euskaldunon komunitateak lortu dugun zerbait dela, eta oso pozik nagoela lan horretan parte hartu dudalako.

Harrera ezin hobea izan du Nexus 7 Google-en tablet berriak

  Teknologia  Debagoiena

Harrera ezin hobea izan du Nexus 7 Google-en tablet berriak

iPad-aren aurrean baliteke txiki geratzea baina merkatuko gainontzeko tableten parean, bai harrera zein adituen iritzien aldetik, ezin izan du gailu berriak merkaturatze hoberik izan; hilaren 13tik salgai dagoenetik Estatu Batuetan Nexus 7 tableta.

Wi-fi publikoekin eta fakturarekin kontuz, opor sasoian

  Teknologia  Debagoiena

Wi-fi publikoekin eta fakturarekin kontuz, opor sasoian

Konexio publikoetako zuloen bitartez, esaterako, erraza izan daiteke erabiltzaileen mugikorretara sartzea. Jarraian, 10 gomendio, opor garaian gailu eramangarriekin kontuaz ibiltzeko.

#twittereuskaraz: Lander Arbelaitz eta Maite Goñi 'Magazinea'-n

  Teknologia  Debagoiena

Joan den astean espero zen Twitter euskaraz martxan jartzea. Baina itzulpen lana luze jotzen ari da eta sare sozialeko arduradunek beste data bat jarriko dute Twitter euskaraz erabili ahal izateko, eta badirudi abuztuan izango dela; hori aurreikusi du behintzat Lander Arbelaitz #twittereuskaraz ekimenaren sustatzaileetako batek. Lander Arbelaitz (@larbelaitz) eta Maite Goñi (@euskaljakintza) izan genituen atzo 'Goiena Magazinea'-n #twittereuskaraz ekimenari buruz berbetan.

#twittereuskaraz: Lander Arbelaitz eta Maite Goñi 'Magazinea'-n

  Teknologia  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Joan den astean espero zen Twitter euskaraz martxan jartzea. Baina itzulpen lana luze jotzen ari da eta sare sozialeko arduradunek beste data bat jarriko dute Twitter euskaraz erabili ahal izateko, eta badirudi abuztuan izango dela; hori aurreikusi du behintzat Lander Arbelaitz #twittereuskaraz ekimenaren sustatzaileetako batek. Lander Arbelaitz eta Maite Goñi izan genituen atzo 'Goiena Magazinea'-n #twittereuskaraz ekimenari buruz berbetan.

Internet Askearen Aldeko Deklarazioa egin daiteke

  Teknologia  Debagoiena

Zenbait erakunde, aditu eta internautek sinatu dute dagoeneko Internet Askearen Aldeko Deklarazioa. Acces, Global Voices, Amnistia Internacional, Free Press... bezalako erakundeek sinatu dute, besteak beste. Deklarazio labur eta zehatza, Internetek izan behar lukeena defendatzeko. Ekimena Interneteko zentsura, kontrol eta manipulazioaren aurka doa, ACTA, SOPA edo Espainiako Sinde-Wert Legea bezalakoen aurka.

Apple eta Google etxeek pantaila betaurreko iraultzaileak aurkeztu berri dituzte

  Teknologia  Debagoiena


Applek aurkeztu berri dituen betaurreko hauei esker, modu pertsonalean edukiak kontsumitzeko aukera izango da, zuzenean bakoitzaren begietan.  Pantaila betaurrekoak ez dira oso zabaldua dauden kontsumo produktuak, baina pantaila eta betaurreko ekoizle handiak animatu egin dira.

Twitter euskaraz izateko abuztura arte itxaron beharko dugu

  Teknologia  Debagoiena

Twitter euskaraz izateko abuztura arte itxaron beharko dugu

Eguenean espero zen Twitter euskaraz martxan jartzea. Baina itzulpen lana luze jotzen ari da eta sare sozialeko arduradunek beste data bat jarriko dute Twitter euskaraz erabili ahal izateko. Hain zuzen ere, oraindik euskaratu beharreko informazioaren %11 falta da euskaratzeko. Hori horrela, sare sozialaren arduradunek beste data bat jarriko dute Twitter euskalduna abiatzeko, eta badirudi abuztuan izango dela; hori aurreikusi du behintzat Lander Arbelaitz #twittereuskaraz ekimenaren sustatzaileetako batek.

Euskara ikasteko aplikazioa sortu du Elhuyarrek; 'kxo!' dauka izena

  Teknologia  Debagoiena

Euskara ikasteko aplikazioa sortu du Elhuyarrek; 'kxo!' dauka izena

Kxo! aplikazioarekin gaztelania, ingelesa ala frantsesetik abiatuta, euskarazko hitzak eta esaldiak ikasi ahalko ditu erabiltzaileak. Hizkuntzara lehen gerturaketa lanak egiteko balio du aplikazioak, iOS eta Andoid sistemetarako gertu dagoena, eta 3 euroan ipini dute salgai aipatutako sistementzat. Doako demo bertsio bat ere eskura daiteke probatarako.

Google Plus, nahi eta ezin, temati dabil lehen urtean

  Teknologia  Debagoiena

Temati ibili badira ere, Google-ekoek nekez lortu dute espektatibak betetzea. Datuen trafiko an, aurreikuspen etsigarrienak ere ez dituzte bete orain urte bete sarea zabaldu zutenetik.

Mondragon Unibertsitatearen Diseinu Berrikuntza Zentroa inauguratuta

  Teknologia  Arrasate

Mondragon Unibertsitatearen Diseinu Berrikuntza Zentroa inauguratuta

Diseinu berrikuntza gunea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak. Goi eskola politeknikoko eraikin bat berriztu eta egokitu dute; industria diseinuko laborategiak egin dituzte han eta horietan ekipamendu bereziak ipini. Instalazio berri hauekin, urrats garrantzitsua eman du Mondragon Unibertsitateak, Diseinuaren berrikuntza eta ikerketa sustatzeko bidean.

GPS gailuen doako mailegua abiarazi dute.

  Teknologia  Arrasate GAURKOAK None

GPS gailuen doako mailegua abiarazi dute. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren ekimena da Arrasateko KZgunean eskuragarri daude GPSak. Arrasateko KZgunean 5 GPS daude erabilgarri.

GPS gailuen doako mailegua abiarazi dute

  Teknologia  Arrasate  Debagoiena

GPS gailuen doako mailegua abiarazi dute

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ekainaren 19an Ibilbideak proiektuaren eremuko GPS gailuen doako maileguko zerbitzu berria aurkeztu zuen, baina astelehenetik aurrera daude erabilgarri Euskal Herriko hainbat herrietako KZgunetan. Horietako bat Arrasate da.